Martxoaren 3an sagardotegira!

Kontsumitzaile euskaldunon eskubideak errespetatu!

Euskarak eraso berri bat jasan du gaurkoan eta, berriro ere, euskaldunok Euskal Herrian geure hizkuntzan bizitzeko eskubidea urratuta ikusi behar dugu. Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaile euskaldunon eskubideak babesteko eta zerbitzuak bi hizkuntzetan  eskaintzen ez zituzten enpresentzat zigorrak zehazten zituen legea atzera bota dute PSOE, PP eta UPyD alderdiek Eusko Legebiltzarrean.

Kontseiluak salatu duen bezala, “Edozein gobernuren betebeharra bere herritarren ongizatea eta eskubideak bermatzea izan arren, Jaurlaritzak horri muzin egin eta herritarren aurka egiten du”. Kontseiluak herritarrei eskatu die euskaraz bizitzeko nahiari eusteko.

Jasotako isunak arbuiatu eta hizkuntza paisaia eraldatzera deitu du EHEk

Euskaldunon eskubideak aldarrikatzea garesti irteten da geure Herrian eta, horrela, “Ezabatu eta euskaraz bizi” ekimenaren baitako ekintzengatik isunak jasotzen hasi dela salatu du EHEk Iruñean egindako agerraldian. Altsasuko EHEko bi kidek 6.300 euroko isunari egin beharko diote aurre foruzainei euskaraz zuzentzeagatik eta seinaleak ezabatzeagatik. Arrosadiako beste bi kidek 300 euroko isuna jaso dute ezabaketak egin izana leporatuta.

Irakurtzen jarraitu

Tanttakaren gabonetarako Euskaraz Bizi kanpaina

Tanttaka, Uribarriko euskara taldeak gabonetarako kanpaina berria jarri du abian: Gabonetan ere, euskaldun jantzia ipini. Euskaraz bizi! dena irakurri

Neguko barnetegietarako izena emateko epea, hilaren 30era arte

Barnetegia ez da udarako bakarrik, AEK-k Foruan (Bizkaia), Urdaibai Biosfera-Erreserban duen barnetegia urte osoan dago zabalik eta hilabete osoko ikastaroak eskaintzen ditu, maila guztietan (A1, A2, B1, B2 eta C1). Urtarrileko ikastaroa urtarrilaren 9tik otsailaren 3ra izango da (izena emateko azken eguna abenduaren 30a). dena irakurri

Vascuencearen legearen 25. urteurrena dela eta, AEKren irakurketa

Gaur, 25 urte bete dira Nafarroako Parlamentuak Vascuenceren legea onartu zuenetik. Marko juridiko honek herrialdea hiru eremutan banatu zuen eta soilik zonalde “vascofonoa” deitua izan den horretan da euskara ofiziala.

Vascuenceren legearen arabera, Nafarroan, gaztelania berezkoa, ofiziala eta ezagutu beharrekoa da. Euskara berezkoa da, baina, partzialki ofiziala eta ez da ezagutu behar. Estatus desoreka hori normalizazioa eragozten duen oztoporik handienetako bat da. dena irakurri

Mindtouch lankidetza tresna euskaraz

Software librekoa den Mindtouch “dekiwiki” izeneko wiki moduko lankidetza tresna erabilgarria euskaratu berri dute, ezagutza partekatzeak eta elkarlanean euskaraz aritzeak euskal komunitatearentzat garrantzi handia dutela uste dutelako Trebea lantaldean, haien hitzetan. Hauxe lantaldearen jakinarazpena: dena irakurri