Martxoaren 3an sagardotegira!

Kontsumitzaile euskaldunon eskubideak errespetatu!

Euskarak eraso berri bat jasan du gaurkoan eta, berriro ere, euskaldunok Euskal Herrian geure hizkuntzan bizitzeko eskubidea urratuta ikusi behar dugu. Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaile euskaldunon eskubideak babesteko eta zerbitzuak bi hizkuntzetan  eskaintzen ez zituzten enpresentzat zigorrak zehazten zituen legea atzera bota dute PSOE, PP eta UPyD alderdiek Eusko Legebiltzarrean.

Kontseiluak salatu duen bezala, “Edozein gobernuren betebeharra bere herritarren ongizatea eta eskubideak bermatzea izan arren, Jaurlaritzak horri muzin egin eta herritarren aurka egiten du”. Kontseiluak herritarrei eskatu die euskaraz bizitzeko nahiari eusteko.

Jasotako isunak arbuiatu eta hizkuntza paisaia eraldatzera deitu du EHEk

Euskaldunon eskubideak aldarrikatzea garesti irteten da geure Herrian eta, horrela, “Ezabatu eta euskaraz bizi” ekimenaren baitako ekintzengatik isunak jasotzen hasi dela salatu du EHEk Iruñean egindako agerraldian. Altsasuko EHEko bi kidek 6.300 euroko isunari egin beharko diote aurre foruzainei euskaraz zuzentzeagatik eta seinaleak ezabatzeagatik. Arrosadiako beste bi kidek 300 euroko isuna jaso dute ezabaketak egin izana leporatuta.

Irakurtzen jarraitu

Tanttakaren gabonetarako Euskaraz Bizi kanpaina

Tanttaka, Uribarriko euskara taldeak gabonetarako kanpaina berria jarri du abian: Gabonetan ere, euskaldun jantzia ipini. Euskaraz bizi! dena irakurri

Neguko barnetegietarako izena emateko epea, hilaren 30era arte

Barnetegia ez da udarako bakarrik, AEK-k Foruan (Bizkaia), Urdaibai Biosfera-Erreserban duen barnetegia urte osoan dago zabalik eta hilabete osoko ikastaroak eskaintzen ditu, maila guztietan (A1, A2, B1, B2 eta C1). Urtarrileko ikastaroa urtarrilaren 9tik otsailaren 3ra izango da (izena emateko azken eguna abenduaren 30a). dena irakurri

Vascuencearen legearen 25. urteurrena dela eta, AEKren irakurketa

Gaur, 25 urte bete dira Nafarroako Parlamentuak Vascuenceren legea onartu zuenetik. Marko juridiko honek herrialdea hiru eremutan banatu zuen eta soilik zonalde “vascofonoa” deitua izan den horretan da euskara ofiziala.

Vascuenceren legearen arabera, Nafarroan, gaztelania berezkoa, ofiziala eta ezagutu beharrekoa da. Euskara berezkoa da, baina, partzialki ofiziala eta ez da ezagutu behar. Estatus desoreka hori normalizazioa eragozten duen oztoporik handienetako bat da. dena irakurri

Mindtouch lankidetza tresna euskaraz

Software librekoa den Mindtouch “dekiwiki” izeneko wiki moduko lankidetza tresna erabilgarria euskaratu berri dute, ezagutza partekatzeak eta elkarlanean euskaraz aritzeak euskal komunitatearentzat garrantzi handia dutela uste dutelako Trebea lantaldean, haien hitzetan. Hauxe lantaldearen jakinarazpena: dena irakurri

Vascuencearen Legearen aurkako aldarriak Nafarroa Garaia zeharkatu du

Euskaraz bizitzeko eskubidearen eta hizkuntza politika burujabearen aldeko aldarriek Nafarroa garaia zeharkatu dute Vascuencearen Legea delakoaren 25. urtemugan. Ehunka euskaltzalek hartu dute parte EHEk deituriko 20 elkarretaratzeetan. Iruñea eta Lizarran 90 lagunen bueltan batu dira. Tafallan egin dena izan da jendetsuena eta 100 euskaltzale inguruk babestu du EHEren deialdia. dena irakurri

Larunbatean, errepresaliatu politikoen aldeko eguna Santutxun

Larunbat honetan, abenduak 17, Errepresaliatu politikoen aldeko eguna ospatuko da Santutxun, egun osoko egitarauarekin.

Egunean zehar luntxa, sagardoa, errepresaliatuekin hitz egiteko aukera, bertso-bazkaria, manifestazioa, guatekea… izango dira.

ikusi egitaraua

“Eta ura bidean” Urtzi Urrutikoetxearen artikulua

Laurehun urte bete dira aurten, lehen euskal gramatika idatzi zuen pertsona jaio zela. Abandon sortu zen Rafael Mikoleta. XXI. mendean, historian beste inoiz baino euskaldun gehiago ditu Bilbok. Eta hala ere, atzera doa. Egia da bilbotar euskaldunen kopuruak gora egin duela, duela mende laurden baino nabarmen gehiago entzuten dugula kalean, eta aurrera goazen mezua hedatzen dela. Ikusteko moduak dira, noski. dena irakurri